‘Errenteria Hiria VIII Ikurrina’ estropada jokatuko dute Pasaian larunbatean

Larunbatean, uztailaren 24an, 17:30ean, KAE ligako ‘Errenteria Hiria VIII Ikurrina’ estropada jokatuko da Pasaian, Errenteriako Udalak babestuta.

Bertan Hibaika erakunde antolatzaileak parte hartuko du, beste 9 ontzirekin batera.

Lehenengo txandan Illunbe, Santoña, Hibaika, Zarautz eta Donostiarra arituko dira arraunean.

Bigarren txandan, aldiz, Portugalete, Busturialdea, Deustu, Hondarribia eta Mutriku.