Errenteriako memoria feministaren mural kolaboratiboan parte hartzeko deia

Berdintasuna 2021-07-21 | 0

Errenteriako memoria feministaren hormairudia diseinatzeko tailerrak egin ostean, margoketa lanak hasi dira. Horregatik, herriko emakumeei deia luzatu nahi diete antolatzaileek, datozen larunbatetan, uztailaren 24ean eta 31n, mural kolektiboa margotzera gerturatzeko. Zapirain Anaiak kalean egongo dira, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Muralak espazio publikoan emakumeek eta mugimendu feministak duten presentzia agerian utzi nahi du Errenteriako kronologia historiko txiki baten bidez.

Egitasmoa Emakumeen Etxeak antolatu du Jane Gamon Taldearen eta GEROARTE Kolektiboaren laguntzarekin.

Animatu zaitez Errenteriako memoria feministaren mural kolaboratiboan parte hartzera!

Informazio gehiago, hemen.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna