Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era

Urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian.

Bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, kiroldegiko instalazio guztiak itxita egongo dira abuztuaren 1etik 15era, biak barne.

Bai Beraungo estali gabeko Igerilekuak, bai Fanderiako Igerilekuak, ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Bazkideek instalazioetara sartzea harpidetzaren barruan dute.