Udalak abian jarri du Agustinak-en diseinua, sormen- eta kultura-industrien arloan proiektuak sustatzeko zentro berria

Udalak abian jarri du Agustinak-en diseinua, sormen- eta kultura-industrien arloan proiektuak sustatzeko zentro berria

Sormen-lanbideak eta kultura-arloko proiektuak sustatzeko polo hori sortzeko helburua da askotariko sare ekonomikoa bultzatzen jarraitzea, baita gazteak sare horretan sartzeko aukerak sortzea ere.

Behar handieneko eskualdeetan proiektu traktoreak bultzatzeko BERPIZTU planak hala identifikatzen du Agustinak proiektua, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.000.000 euroko ekarpena egingo du, aurreikusita zegoen inbertsioaren zati handi bat ordaintzeko.
Zentroa Agustinetako etorbidean dagoen ikastetxe zaharrean kokatuko da, eta prestakuntza, lankidetza eta jakintza-trukea ahalbidetuko ditu enpresen eta kultura- eta sormen-arloko eragileen artean.

Eraikina birgaitzeko, Udalak egikaritze-proiektuaren idazketa lizitatzeko epea ireki du, baita obren zuzendaritza ere, 210.000 euroko zenbatekoan, BEZa barne.

Aldi berean, eta eraikina gehiago honda ez dadin, eraikinaren teilatua konponduko da, 170.000 €-ko kostuarekin, 2021eko udal-aurrekontuaren kargura.