Fanderiako Errotak irekiera-egunak berritu ditu

Fanderia | Ingurumena | Jasangarritasuna 2021-08-03 | 0

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) egutegi berria aurkeztu du abuztutik aurrera hasiko den denboraldi berri honetarako: urte osoan zehar, hileko bigarren asteburuetan, 10:30etik 14:00ak bitartean, bisitariek aukera izango dute errotaren mekanismoa martxan ikusteko eta artoa irin nola bihurtzen den ezagutzeko ere.

Orain arte bezala, bisitak gida baten laguntzarekin edo nor bere kabuz egiteko aukera eskainiko da. Informazioa eskuratzeko eta jardueretan izena emateko ondorengo eposta eta telefonoak erabili daitezke:

Horrez gain, hilabetero, ekintza edo jarduera berezi bat antolatuko da: publikoarentzat interesgarri diren bisitak eta familia osorako tailerrak prestatuko dira, beti ere ingurumenarekin eta Fanderiako Errotaren Ibaiaren Interpretazio Zentroarekin zerikusia duten gaiak oinarritzat hartuz.

Osasun-krisiaren egoerak zehaztuko ditu, uneoro, jardueraren segurtasuna bermatzeko partaide-kopurua eta baldintzak.

No comments yet.

Utzi erantzuna