100 urte beteko ditu Teodora Beltran Sastrek igandean

100 urte beteko ditu Teodora Beltran Sastrek igandean.

Teodora 1921eko abuztuaren 8an jaio zen Portillon (Valladolid) eta txikitan etorri zen Errenteriara bizitzera, Francisco Gazkue kalera, hain zuzen ere.

Geroago, Pasaiako fabrika batean aritu zen lanean, Inocencio Errondosororekin ezkondu zen arte. Ordutik, Alabergan bizi da.

Teodorari senarrarekin bidaiatzea gustatzen zitzaion eta bi seme-alaba izan zituzten: MariJose eta Carlos. Gainera, Teodorak biloba bat du, Koldo, eta birbiloba bat, Ibai.

Bere familiak Teodorari buruz azpimarratu du pertsona zintzoa dela eta “ez mintzearren ez zuela hitz egiten”.

Zorionak, Teodora!