Fanderiako Errotak “Zer da zuretzat Fanderia, argazki-galeria” jarduera berezia antolatu du

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea), hilabeteko bigarren asteburuetan errota abian ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilean behin ekintza berezi bat antolatzen du. Hilabete honetakoa, Mundu Mailako Argazkilaritzaren Egunaren inguruan antolatu da. Honela, abuztuaren 21ean, 11:00etatik 13:00ak arte, Fanderiako errotatik abiatuz, ibilbide gidatu labur bat egingo da errota barrutik eta auzotik, argazki kameraren objektiboa non jarri ikusteko, eta Fanderia inguruak dituen elementu ezberdinetan erreparatzeko. Parte hartzaileei bisitan zehar deigarria, esanguratsua edo polita egin zaion horri argazkia ateratzeko gonbita luzatuko zaie.

Bisitaren ostean eta irailaren 5era arte, argazki horiek emailez bidaltzeko aukera egongo da. Bisitan parte hartutako pertsonek zein bestelako herritarrek bidalitako argazkiekin “ZER DA ZURETZAT FANDERIA, ARGAZKI GALERIA” osatuko da. Jasotako argazkiekin, Fanderiako Errotan erakusketa jartzeko asmoa du Udalak.

Parte hartzaile guztien artean, sari bat zozketatuko da: Oarsoaldeko museoetara sartzeko sarrera bonua. Horrek, bide batez, eskualdeko turismoa sustatzeko balioko du.

Abuztuak 21eko saiorako izena emateko, informazioa jasotzeko edo “Zer da zuretzat Fanderia?” gaitzat hartuta ateratako argazkia bidaltzeko interesatuek honako telefono eta epostetara zuzen daitezke: