Zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea, zabalik

Udal komunikabidea 2021-08-16 | 0

Abuztuaren 16tik abenduaren 31 arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2021eko ekitaldiko ordainagiri hauek:

– Hondakinen Bilketagatiko Tasa.

– Ibilgailuak Sartzeko Tasa.

-Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean urriaren 6an kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da 2021eko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus/zu) egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna