Legamia, arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berrian parte hartzeko deialdia zabalik

Kultura 2021-09-15 | 0

‘Legamia’ izeneko egitasmo berria jarri du abian Udalak. Herrian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa baten bidez, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta laguntzea du helburu.

Gainera, sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.

Deialdian parte hartzeko epea zabalik dago eta bertan Euskal Herriko zein kanpoko pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok aurkez dezake bere proiektua.

Informazio guztia udal webgunean aurki dezakete interesdunek.

No comments yet.

Utzi erantzuna