Hainbat ekintza antolatu ditu Udalak Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen baitan

Argazkian: Jose Manuel Ferradas, Ingurumen zinegotzia, eta Bernar Lemos, Trafiko eta Garraioen zinegotzia

Mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta segurua: “Zure osasunagatik, mugi zaitez modu iraunkorrean”

Irailaren 16tik 22ra ospatuko da Europar Batasun osoan Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea. Europako Batzordeak aurtengo kanpainarako lelo hau hautatu du: “Mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta segurua”. Europako Batzordeak osasunean jarri nahi izan du arreta, hala fisikoan nola mentalean, gure herrietan modu iraunkorrean mugitzeko moduekin lotuta.

Mugikortasunaren Astea tokiko mailan Udalak antolatu du eta kanpaina bideratu nahi da herritarrak sentsibilizatzera hirian ibilgailu pribatua modu irrazionalean erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituen ondorio negatiboen inguruan, ahaztu gabe garraiobide iraunkorragoak erabiltzearen onurak, adibidez garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak.

EBko beste hainbat udalerritan burutuko diren ekintzekin batera, Errenteriako Udalak aurten lau ekitaldi antolatu ditu Mugikortasunaren Astean: garraio publikoko bonuen zozketa, bigarren eskuko bizikleten merkatua, material ziklista birziklatzeari buruzko jokoak eta tailerrak eta bizikletan bisitatzea Oiartzun ibarraren arroko irin-errotak (Iurrita eta Fanderia).

Garraio publikoari dagokionez, 20 euroko 50 bonu zozketatuko dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) batera hiri-autobusaren edo Euskotrenen erabiltzaileen artean. Zehazki, mugikortasun iraunkorraren astean sistema horiek gehien erabiltzen dituztenen artean (kontuan izango dira irailaren 16aren eta 26aren artean egindako bidaiak, eta bonuak izango dira 25 autobus urbanorako eta beste 25 Euskotrenerako).

Irailaren 17rako bigarren eskuko bizikleten urteroko merkatua antolatu da Gamon Zumardian. 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik, nahiz eta gordailu-zerbitzua irekita egongo den egun berean 15:00etatik 16:30era. Soilik onartuko dira bizikletak eta patineteak: bakoitzak bere objektuak eraman eta antolakuntzako taldeari utziko dizkio. Gordailu-zerbitzurako aurrez izena eman beharko da nahitaez, 943 670 249 zenbakian. Hitzorduak emango dira azokaren egunean ilarak saihesteko, eta ez da onartuko 500 eurotik gorako preziorik.
Bestalde, eta bizikleten merkatuarekin batera, hilaren 17an Zumardian ingurumenaren inguruko beste bi sentsibilizazio-jarduera antolatu dira: bizikleta-pieza birziklatuekin egindako kaleko jokoak eta material ziklista birziklatzeko tailerra.

Azkenik, “Mugikortasunaren Astean, Fanderiatik Iurritara, bizikletan errotatik errotara ibaia jarraituta!” ekimenaren baitan, igandean (irailak 19) bakoitzak bere bizikletan txango gidatua egin ahal izango du bizikletan Oiartzun ibaiaren bi irin-erroten jarduera ezagutzeko, lehenengo Iurritakoa (Ugaldetxo) eta, ondoren, Fanderiakoa. Parte-hartzaileek historia ezagutuko dute eta ikusi oraindik ere artoa nola ehotzen duten. Fanderiako ibaiaren interpretazio-zentrotik abiatuko dira (Ibaiaren Etxea), eta aurrez izena eman behar da, plazak mugatuak baitira (15 pertsona): 690 720 264 edo galemysfanderia@gmail.com.