Auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrirako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute

Egin klik irudiaren gainean handitzeko.

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, osasun-egoera dela-eta urte eta erdiko geldialdia egin ondoren, “Emakumeak martxan” izeneko jarduera-eskaintza aurkeztu dute 2021-2022 ikasturte berrirako.

Bertan 8 auzotako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira, 50 bat jarduera eskaintzen dira, egungo errealitatera egokituta segurtasunari zein higieneari dagokionez. Ekintza hauek Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren baitan daude.

Izen-emateak

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 21ean, 22an eta 23an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

Era berean, gogorarazi dute taldeak zozketa bidez osatuko direla, ez izen-emate hurrenkeraren arabera.

Programazioa hemen deskargatu dezakezu.