50 urteko elkarbizitzari omenaldia egingo zaio aurten ere

Aurtengo Madalenak bertan behera gelditu badira ere, jaien programan kokatu ohi den 50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteei egiten zaien omenaldia egin egingo da urriaren 23an.

Beraz, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez datorren hilabetean antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen-ematea irailaren 20tik urriaren 3ra arte egongo da zabalik.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Orduan jasoko dituzte gainerako azalpenak.