Aurten ere arabiar ikastaroak emango dituzte interesa duten herritar ororentzat

Aniztasun Kulturaleko Eguzki Elkarteak, Errenteriako Udalaren babesarekin eta Hizkuntzen Topagunearekin bat eginez, arabiar ikastaroak eskainiko ditu 2021-2022ko ikasturte honetan ere. Hemen eskaintza:

Helduentzako hastapen saioak

Eguna: asteazkenak

Ordua: 17:00-19:00

Ikastaro hasiera: urriak 6

Haurrentzako arabiar saioak

Eguna: ostiralak

Ordua: 17:15-19:15

Ikastaro hasiera: urriak 1

Emakumeentzako arabiar alfabetizazio saioak

Eguna: ostiralak

Ordua: 17:15-19:15

Ikastaro hasiera: urriak 8

Ikastaroak Udal Euskaltegian (Migel Zabaleta kalea 14) emango dira ikasturte osoan zehar eta doakoak izango dira.

Plazak mugatuak dira eta matrikula egin beharko da, irailaren 20tik urriaren 1a bitartean, elkartearen ondorengo kontaktuen bitartez:

• Helbide elektronikoan: eguzkielkartea2019@gmail.com

• Telefono zenbakia: 664 318 365

Presentzialki matrikula egiteko aukera egongo da ere:

• Irailaren 24ean, ostirala, 10:00-13:00, Merkatuzarren (Pablo Iglesias Kalea, 3).

• Irailaren 25ean, larunbata, 10:00-13:00, Udal Euskaltegian (Migel Zabaleta kalea, 14).

Ikastaro hauen bidez Eguzki Elkarteak arabiar kultura eta hizkuntza ezagutzera eman eta haietara gerturatzeko aukera eman nahi dio herritar orori.