Urritik aurreara helduentzako irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak egongo dira Lekuona Frabrikan

Urritik aurrera Irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak egongo dira Lekuona Fabrikan, maiatzera arte Madalen kalean ematen zen Udal Liburutegi zerbitzua bertara mugitu ostean.

Alde batetik, helduentzako Irakurle Klubak egongo dira, eta 3 hizkuntzatan parte hartzeko aukera izango da: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Aipatutako solasaldi horiek ohiko formatuan egingo dira, liburua jaso, etxean irakurri eta irakurritakoari buruzko solasaldia egingo da Lekuona Fabrikan.

Bestalde, euskaraz eta gazteleraz helduen kontakizun laburrak ere antolatuko dira. Solasaldi hauek beste formatu bat izango dute. Parte hartzaileak itsu-itsuan irakurriko du aurrez aukeratu den liburu baten zatia, eta ez du ez liburuaren izenburuaren ez eta idazlearen berri izango. Ondoren, solasaldiaren egunean, honen inguruko eztabaida/solasaldia egingo dute.

Informazio gehiago nahi izan ezkero edo ekintza hauetan parte hartu ahal izateko, Lekuona Fabrikara gerturatu edo deitu 943 449 635 telefonora.

Xehetasunak:

  • Irakurketa Kluba euskaraz. Lehen saioa: urriak 11, 19:00etan. Ondoren, hilabeteko bigarren astelehenetan.
  • Irakurketa Kluba gazteleraz. Lehen saioa: urriak 5, 18:30ean. Ondoren, hilabeteko lehen asteartetan.
  • Irakurketa Kluba ingelesez. Lehen saioa: urriak 20, 19:00etan. Ondoren, hilabeteko hirugarren asteazkenetan.
  • Kontakizun laburrak euskaraz. Lehen saioa: urriak 18, 18:30ean. Ondoren, hilabeteko hirugarren astelehenetan.
  • Kontakizun laburrak gazteleraz. Lehen saioa: urriak 6, 18:30ean. Ondoren, hilabeteko bigarren astearteetan.

Liburu eta kontakizun motzak Lekuona Fabrikan jasoko dira izena eman ondoren.

Ekintza guztiak doakoak dira.