OTXEko kideak, Gipuzkoako BTT Txapelketako hiru mailatan garaile

Joan den asteburuan Ordiziako Oiangu parkean Gipuzkoako BTT Txapelketa jokatu zen.

OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza taldeak emaitza zoragarriak lortu zituen eta 3 txapeldun ditu taldean:

– Neska gazteen mailan, Nahia Polo da Gipuzkoako txapeldun berria.

– 23 urte azpikoetan, Gexan Albisu egokitu zen garaile.

– Elite mailan, Patxi Plazaolak eskuratu zuen lehenengo postua.

Zorionak!