Adineko emakumeen aurkako indarkeria, Emakumeen Etxean aztergai

Errenteriako Emakumeen Etxeak eta Oneka euskal emakume pentsionisten plataformak adineko emakumeen aurkako indarkeria aztertzeko hitzaldia antolatu dute.

Hitzordua irailaren 28an, asteartea, 18:00etan izango da, eta hizlaria Lourdes Rodríguez Landa izango da, Iruñako IPES elkarteko (Gizarte Ikasketen sustapenerako Institutua) soziologo eta ikerlaria.

Berarekin adineko emakumeen aurkako indarkeria, eguneroko praktikak eta jendearen jarrerak aztertuko dira. Era berean, errespetuan eta elkartasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko gomendioak emango dira. Azken zatian solasaldirako tartea egongo da.

Edukiera kontrolatzeko, aurretik izena eman beharko da 943-44-96-30 zenbakira deituz edo emakumeenetxea@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz.