Mahai-ingurua, dokumentala, aurkezpenak, tailerrak eta erakusketa, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Errenterian egingo diren jardueren artean

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintza sorta bat koordinatu du Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, “Ondare irisgarri eta inklusiboa” lelopean.

Errenteriak bat egin du jardunaldiekin, eta askotariko jarduerak antolatu ditu, gai hauen inguruan:

1.- Mahai-ingurua: ‘Eresbil. Musika-ondarea eta ikusmen-urritasuna, erronka berriak’.

Antolatzailea: Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa.

Non: Eresbil (Alfonso XI).

Eguna: urriak 1 (ostirala).

Ordua: 11:00.

Musikari eta ikertzaile batek, liburutegi-zerbitzuetan espezializatutako ONCEko ordezkari batek, komunikazioan aritzen den agente batek eta Eresbileko ordezkari batek osatutako mahai-ingurua. Jardunaldiari amaiera emateko, Eresbilek braille sisteman dituen partituren emanaldi labur bat egingo da.

2.- ‘Aizpitarte III eta IV kobazuloei bisita birtuala’ dokumentala.

Antolatzailea: Errenteriako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Errenteriako Aizpitarte haitzuloak 30.000 urte baino gehiagoz erabili izan dira babesleku, etxebizitza eta bestelako jarduera gisa, eta mota guztietako aztarnak eta hondarrak utzi dituzte barruan. Labar-pintura eta -grabatuen aurkikuntzen ondorioz, Kalifikatutako Ondasun gisa katalogatu eta jendearentzat itxi ziren.

Orain, Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) babestuta dauden kobak beren bertsio irisgarrienean, birtualean, ireki dira.

Aizpitarteko haitzuloak Paleolitoa aztertzeko erreferente berri bihurtu dituzten azken aurkikuntzak ezagutzera emateko asmoz, jarduera hauek programatu dira urriaren 4tik 10era bitarteko astean:

Urriaren 4an, astelehena, 18:30ean, Niessengo auditorioan aurkezpena egingo dute eta Aizpea Otaegik (Errenteriako alkatea), Mª Jose Telleriak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria), Diego Garate arkeologoak eta Javier Busselo espeologoak hartuko dute parte.

Halaber, urriaren 5ean, asteartea, 18:00etatik 20:00ak arte dokumental horren lau pase egingo dira Niessengo auditorioan. Gainera, Lekuona Fabrikako Plaza Luzean etengabe proiektatuko da uriaren 5etik 9ra, 09:00etatik 20:00etara.

Urriaren 7an, 18:30ean, Lekuona Fabrikan (Plaza Berdea), Iñaki Intxaurbek hitzaldia eskainiko du euskaraz, gai honen iguruan: ‘Paleolito garaiko haitzuloetan dekoratutako sektore sakonetarako irisgarritasuna’.

Hurrengo egunean, urriak 8, 18:30ean, Lekuona Fabrikan (Plaza Berdea), Mª Ángeles Medinak ‘Características de los principales sistemas de iluminación paleolítica’ (‘Paleolitoko argiztapen-sistema nagusien ezaugarriak’) hitzaldia eskainiko du, gazteleraz.

Urriaren 5ean, 17:30ean, Lekuona Fabrikan (Plaza Berdea), Errenteriako Udalak eta 13/20 arte tailerrak antolatuta, labar-pinturako tailer bat egingo da, teknika honen bidez Aizpitarteko haitzuloetako irudi esanguratsuenak erreproduzitzeko. Jarduera Ainhoa Redondok gidatuko du.

Urriaren 6an, 17:30-18:15 (6-11 urte) eta 18:30-19:15ean (12 urtetik gorakoentzat), Lekuona Fabrikan (Plaza Berdea), Errenteriako Udalak eta Apartek antolatuta, oihalezko estanpazio-tailer bat egingo da Aizpitarteko haitzuloetako irudi esanguratsuenak erreproduzitzeko. Jarduera hauek Arantxa Paskualek emango du.

Amaitzeko, Aizpitarte III eta IV kobazuloetara lau bisita gidatu antolatu dira. Topagunea Listorreta-Barrengoloia informazio gunea izango da.

Larunbata 10:00-11:30 (euskaraz) eta 12:00-13:30 (gaztelaniaz)

Igandea 10:00-11:30 (gaztelaniaz) eta 12:00-13:30 (euskaraz)

Izen-emateak: Turismo Bulegoan – turismoa@oarsoaldea.eus – Tel. 943 49 45 21

3.- ‘Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako industria ondarea’ erakusketa eta hitzaldia.

Antolatzailea: Errenteriako Udala eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua.

Non: Xenpelar etxea.

Erakusketa:

Egunak: urriaren 18tik azaroaren 6ra.

Ordutegia: astelenetik ostitralera. 17:00-20:00.

Hitzaldia:

Eguna: urriak 18, astelehena

Ordua: 18:30

Santi Yanizek, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, EAEko industria-ondarearen milaka argazki egin zituen 1980ko hamarkadan; Oarsoaldeko 100 argazki baino gehiago. Santi Yaniz argazkilariak, Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak eta Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuko zuzendariak egin duten lanaren berri emango dute erakusketa honen irekieran, errestauratu eta digitalizatutako diapositiba horien lagin fisikoa.

Urriaren 18an, 18:30ean, hitzaldia emango dute Santi Yaniz argazkilariak, Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak eta Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendariak.