Feminismo dekolonialari buruzko bigarren solasaldia urriaren 2an izango da, Jose Luis Caso Aretoan

Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak, Garaipen Elkartearekin elkarlanean, hiru mintzaldi antolatu ditu agenda feminista aberasteko, hausnarketa eta eztabaida sortuz eta ezinbestean landu behar diren eduki eta praktiken inguruan sareak eraikiz.

Bigarren mintzaldia urriaren 2ean izango da, larunbata, 11:30ettik 14:30era, Jose Luis Caso Aretoan.

Arrazakeriak eta egitura kolonial eta kapitalistek emakumeen bizitzan eta erresistentzia-estrategietan duten eragina aztertzea izango du helburu.

Gonbidatutako hiru hizlariak hauek dira:

•Tamara Clavería Jiménez

37 urte ditu eta Gizarteratzea ikasi du. Gaur egun, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartean (Amuge) egiten du lan, eta bertako presidenteordea da. Bere historia Otxarkoagako (Bilbo) ijitoen elkarte-mugimenduaren parte da, ahalegin, iraunkortasun eta gainditze historia bat. Bere eguneroko borroka, ijitoen giza eskubideak, eskubide zibilak eta sozialak benetan gauzatzeko berdintasuna defendatzea. Bere erronka nagusia, ijitoen feminismoaren eraikuntzan eta antigitanismoaren aurkako borrokan laguntzen jarraitzea da.

• Jesenia. Activista anticolonial

Berak, nonbinaryk, heredatu egin zuen presondegietatik ihes egiten jakitea, bakoitzaren barne poliziarengandik ihes egitea eta Ytek (pertsona zuriek) nahi duten indigenafroondorengo makurra izateari uko egitea, kolonialismo adierazpen guztiak erre daitezen, eta, samurtasunez eta maitasunez, lur kolonial honetan, zauri bizia eta asfalto odoldua zauritzen dituena, oihukatzen du mugetatik haratago existitzen garela. Dueluak eta zauri historikoak sendatzea; izan ere, gure oroimena idatzita ez egon arren, bizirik hitzaren milaka urteko kantua eta gure arbasoen egia datoz beti gurera.

• Marie Lucia Monsheneke

Giza duintasunaren eta errespetuaren aldeko aktibista feminista afrikarra. Zientzia Politikoetako eta Administrazioko eta Nazioarteko Harremanetako ikaslea. Gerokultorea. Famek Elkarteko lehendakaria. Genero-berdintasunerako agentea eta gizarte-laguntzako agentea (Tartekari sarea). Zurrumurruen aurkako Bilboko Udaleko agentea. Bilboko Udaleko agente komunitarioa.

Azaroaren 13an egitekoa den hirugarren mintzaldian, egitura kolonial eta arrazista horiei aurre egiteko estrategiak aztertu nahi dira.

Jende gehiagorengana iristeko asmoz, mintzaldiok online emango dira.

Urriaren 2ko bileran izena emateko, aurrez aurre zein birtualki, garaipensareak@gmail.com helbidean eman behar da.

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk./g.