2021-2022 ikasturteko Guraso Eskola martxan da

Errenteriako Udalak, beste ikasturte batez, martxan jarri du Guraso Eskola zerbitzua. Zerbitzu honen xede nagusia 2 eta 16 urte bitarteko haurren familiei tresnak eskaintzea da, haien seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere haien eguneroko beharretatik abiatuta.

Herri hezitzaile baten bidean, Udalak garrantzia eman nahi die herriko familien topaguneei, elkarrekin gurasotasunaren bidea oparoagoa izango delakoan.

Zerbitzuak hiru eskaintza izango ditu ikasturte honetan, familien behar eta nahietara ahalik eta malgutasun handienarekin iristeko:

– Guraso taldeak

– Saio monografikoak

– Bakarkako arreta zerbitzua

Hauen inguruko informazio osatua eskuorrian ikus daiteke.

Izen-emate epea irekita egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, eta ikastetxeetan bertan zein on-line burutu daiteke.

Informazioa gehiago eskuratzeko familiek jo dezakete bere erreferentziazko ikastetxera edo guraso elkarteera. Guraso Eskola zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko, gurasoeskola@errenteria.eus helbidera idatz daiteke edo 688 724 233 telefonora deitu (astearteetan 9etatik 12etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara).

Guraso taldeetan izena emateko:

Telefono-zenbakia: 688 72 42 33

E-posta: gurasoeskola@errenteria.eus

Monografikoetan izena emateko:

Formularioa bete behar da: https://forms.gle/kPYDM7MiCCz5CAEK8

Formularioan bertan ikus daitezke aukeran dauden talde, ordutegi eta kokaleku desberdinak.