Igandean, Errenteriak berriro gozatu ahal izango du boxeo onenaz eta Sebastián «Látigo» Pérez txapeldunaz

Galtzaraborda kiroldegian igandean antolatuta dagoen boxeo gauean, Sebastián «Látigo» Pérez errenteriarra berriro ikusi ahal izango da ringaren barruan.

Apaltasunez eta eguneroko lanari eta etengabeko ahaleginari esker, Errenteriako LATIGO BOXING CLUB boxeo kluba erreferentzia bat da gaur egun Gipuzkoako boxeoarentzat. Gipuzkoan boxeoa kirol minoritarioa bada ere, Errenteriako Beraun auzoko boxeolariari eta Espainiako eta Europar Batasuneko txapelketetan lortu dituen garaipenei esker, boxeoa berriz ere modan dago gure lurraldean.

Sebastián «Látigo» Pérezek oilar edo superoilar pisu kategorian lehiatzen du, eta, gaur egun, Espainiako lehena eta Europako hirugarrena da. Horraino iristeko, oztopo lasterketa bat gainditu behar izan du 14 urterekin debutatu zuenetik.

Boxeolariarentzat, aita eta mentore Sebastián Pérez izan da pertsonarik garrantzitsuena. Izan ere, bere etxean boxeoa praktikatzen zen. Gauzak ez direnez beren kabuz gertatzen, Beraunera joan zirenean, Paco Bueno gimnasioaren gainean bizi izan ziren. Gimnasio hori Alfonso González «Zamorita» boxeolari ohiak zuzentzen du, eta bertan entrenatu eta hainbat borrokaldi egin izan ditu neo profesional kategorian.

Boxeo gauaren aurkezpenean, Sebastian «Látigo» Pérezek adierazi du: “Ilusio handia dut berriro lehiatzeko, eta are gehiago nire publikoaren aurrean, nire herrian. Eskerrik beroenak erakunde eta entitate pribatuei, gaualdi hau abian jartzen laguntzeagatik. Hilaren 3an Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian zaleen eta publiko orokorraren laguntza izatea espero dut”.

Maite Gartziak, Errenteriako Udaleko Kirol zinegotziak, azaldu du: “Udalak boxeoa bultzatu nahi du, kirol minoritario eta inklusibo gisa. Latigo Boxing Club-en ikuspegi feminista azpimarratu nahi dugu, lan garrantzitsua egiten baitute emakumearentzat eta kirolarentzat. Badakigu zaila dela horrelako gau bat antolatzea, eta erreteriar guztiak animatu nahi ditugu datorren igandean ekitaldi horretaz gozatzera.

Goizane Álvarez Kiroletako foru zuzendariak esan duenez, “Kultura eta Kirol Departamentuak beti babestu nahi izan ditu kirol minoritarioak, hala nola boxeoa. Gipuzkoako kirola askotarikoa bezain aberatsa da. Elikatuta edukitzea beharrezkoa da herritar guztiek kirola egiteko edo kirolen bat egiteko aukerak izan ditzaten. Garrantzitsua da gutxiago egiten diren kirolei arreta eta laguntza ematea; esate baterako, boxeoari. Hala ere, Sebastián “Látigo” Pérez eta Ixa Rodriguez pertsonaia handiak ditugu ho”.

Boxeo gauaren kartela

Boxeo gaua igandean izango da, urriaren 3an, 17:00etan Galtzaraborda Kiroldegian, eta honako kartel hau izango du:

AMATEUR BORROKALDIAK (3 round)

EMAKUMEAK

Sara Romaña – Uxuri Arévalo (luma pisua)

Sara Romaña Espainiako txapelduna, Maliañoko Daniel Rasilla klubekoa (Kantabria)

Uxuri Arévalo, Urdulizeko klubekoa (Bizkaia)

GIZONAK

Mohammed «El Infierno» Anagh – Pablo Tovar (pisu arina)

Mohammed Anagh, Errenteriako Team Látigo Boxing klubekoa

Pablo Tovar, Logroñoko Barrubox klubekoa

Daniel Pozo «The Hamble» – Jon Quintanilla (pisu ertaina)

Daniel Pozo, Errenteriako Team Látigo Boxing klubekoa

Jon Quintanilla, Bilboko Ribero klubekoa

Naim Temsamani – Guillermo Samake (pisu astuna)

Naim Temsamani, Errenteriako Team Látigo Boxing klubekoa

Guillermo Samake, Logroñoko Barrubox klubekoa

Jon «Escorpión» Jiménez – Ángel Vaquero (pisu superastuna)

Jon Jiménez, Errenteriako Team Látigo Boxing klubekoa

Ángel Vaquero, Logroñoko Iñigo Marín klubekoa

ERAKUSTALDIA / ESGRIMA EGOKITUAREN PROMOZIOA (GURPILDUN AULKIA)

Manuel Quesada – Alex Prior

Manuel Quesada, Errenteriakoa, C.D. Fortuna. Taldekako Espainiako txapelduna

Alex Prior, Donostiakoa, C. D. Fortuna. Taldekako eta banakako Espainiako txapelduna

PROFESIONALAK (6 round) – IZARREN BORROKA

Sebastián «Látigo» Pérez – Anuar Salas (oilar pisua)

Sebastián Pérez, Errenteriako Team Látigo Boxing klubekoa. 25 urte. 15 borrokaldi: 12 garaipen (horietako 2 KOgatik); 2 porrot, puntuengatik; eta borrokaldi baliogabe bat. Espainiako eta Europar Batasuneko txapelduna izan da.

Anuar Salas, kolonbiarra; 33 urte, 33 borrokaldi: 21 garaipen (horietako 11 KOgatik); 11 porrot (horietako 4 KOgatik); eta borrokaldi baliogabe bat. 2011n Munduko Boxeo Elkartearen Txapelketa Latinoan borrokatu zen, eta 2020an Munduko Boxeo Elkartearen Txapelketa Interkontinentalean.

Ringeko aulkietako sarreraren prezioa: 20 €

Harmailetako sarreraren prezioa: 15 €