Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2021eko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea:

2021eko urriaren 1etik abenduaren 31 arte, biak barne.

Ordaintzeko modua:

Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean azaroaren 10ean kargatuko dira baimendutako Entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da 2021eko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udalaren ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.