Trafikoan aldaketak egongo dira bihar San Marko kaleko 11 zenbakitik 17ra asfaltatze lanak egingo dituztelako

Bihar, asteartea, asfaltatze lanak burutuko dituzte San Marko kalean, 11 zenbakitik 17ra. Errenteriara sarrera-noranzkoa moztuta egongo da, eta Galtzarabordatik egin beharko da. Autobiderako irteera-noranzkoa, aldiz, baimenduta egongo da.

San Marko 15 autobus-geltokia (U5 eta U6 lineak) ezin izango da erabili lanek irauten duten bitartean, 18:00ak arte.