Aste honetan Aizpitarteko III eta IV haitzuloak, historiaurreko santutegi izendatuak, ezagutu ahal izango dira, hainbat modutan

Aizpitarteko haitzuloak Paleolitoa aztertzeko erreferente berri bihurtu dituzten azken aurkikuntzak ezagutzera emateko asmoz, jarduera hauek programatu dira urriaren 4tik 10era bitarteko astean:

DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA

‘Aizpitarte III eta IV kobazuloei bisita birtuala’.

Lekuona, Plaza Luzea.

Euskaraz eta gazteleraz. 25 minutuko iraupena.

Ordutegia:

Urriak 5-8 (astearte-ostirala), 09:00etatik 20:00etara.

Urriak 9 (larunbata), 09:00etatik 14:00etara.

Goizetan herriko eskolek izango dute lehentasuna.

Arratsaldetan behin eta berriz proiektatuko da, etengabe.

TAILERRAK.

Lekuona, Plaza Berdea.

Urriak 6. Haur, gazte eta helduentzako tailerrak. Euskaraz.

17:30-18:15: 6-11 urtekoentzako

18:30-19:15: 12 urtetik gorakoentzako

Oihalezko estanpazio-tailer honetan Aizpitarteko irudiekin apainduko dute parte-hartzaileek etxera eramango dutun bizkar-zorroa edo poltsa.

Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus

HITZALDIAK. Lekuona, Plaza berdea

Paleolito garaiko kobazuloetan dekoratutako sektore sakonetarako irisgarritasunari buruzko hitzaldia.

Iñaki Intxaurbe.

Urriak 7, 18:30etik 19:15era.

Plaza berdea, Lekuona.

Euskaraz.

Paleolitoko argiztapen-sistema nagusien ezaugarriei buruzko hitzaldia.

Mª Ángeles Medina.

Urriak 8, 18:30etik 19:15era.

Plaza berdea, Lekuona.

Gaztelaniaz.

Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus

BARRENGOLOIA

Bisita gidatuak

Urriak 9 eta 10.

Aurrez aurreko bisita kobazuloetara.

Euskaraz eta gazteleraz.

Lau bisita guztira.

Ordutegiak: Larunbata eta igandean, 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30era.

Izen-emateak: Turismo Bulegoan – turismoa@oarsoaldea.eus – Tel. 943 49 45 21