100 urte bete ditu Rosario Martinez Sanchezek

Rosario Martinez Sanchez Herreran (Sevilla) jaio zen 1921eko urriaren 7an.

Francisco Matas Ramirezekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten, Antonio Jose eta Manolo. Gainera, 4 biloba eta 9 birbiloba ditu.

Rosario 1965 urtean etorri zen Errenteriara bizitzera, senarrarekin eta semeekin.

Familia zaindu du beti eta senitartekoek pertsona alai gisa deskribatzen dute, baita izaera handikoa ere. Era berean, bilobetako batek adierazi duenez, txikiak zirenean, Rosariok bere herriko plater tipikoak prestatzen zizkien eta haurtzaroko istorioak kontatzen zizkien, eta gaur egun ere hala jarraitzen du.

Zorionak!