Bihar eta etzi Nigeriako Kontsulatua Errenterian izango da, pasaportearekin lotutako izapideekin laguntzen

Kultur aniztasuna 2021-10-07 | 0

Bihar, ostirala, eta larunbatean, Errenteriara etorriko da Nigeriako Kontsulatua, Madrilen enbaxada duena, Gipuzkoako eta Bizkaiako nigeriarrei laguntzeko pasaportearekin lotutako izapideekin.

Ekimena Merkatuzarren egingo dute ostiralean, hilak 8an, eta Reina Aretoan larunbatean, urriak 9an; bi egunetan 08:00tatik 21:00etara egongo dira zerbitzu hau eskaintzen.

Ekimen hau Nigeriako Kontsulatutik abiatu da, Nigerian Union elkartearekin harremanetan jarri ziren eta elkartearen bitartez gauzatu ahal izango da, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Nigerian Union elkartea bera arduratu da ekitaldia kudeatzeaz, Udalarekin harremanetan jartzeaz, zabalkundea egiteaz eta Nigeriako kolektiboari informazioa emateaz, besteak beste.

Ez da ekitaldi hau Errenterian antolatzen den lehen aldia; izan ere, Kontsulatua lehenago ere bertaratu izan da herrira dokumentu ezberdinen izapiderekin laguntzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna