Errenteriako Emakumeen Etxeak neska gazteen txokoaren udazkeneko programazioa aurkeztu du

Joan den ikasturtean, lehen aldiz, “Neska gazteen txokoa” jarri zuen martxan Emakumeen Etxeak. Emakume gazteek elkartzeko eta dituzten beharrak partekatzeko topagune izan nahi du, elkarrekin ahalduntzeko espazio. Era berean, programazioaren xedea da emakume gazteei baliabideak eta formazioa eskaintzea, feminismo oinarri, bizi duten errealitateaz gogoetatzeko.

2020ko martxotik ekainera bitartean 3 tailer antolatu ziren eta guztira 28 neskak hartu zuten parte.bertaratu ziren.

16 urtetik 25 urte bitarteko neskentzat pentsatutako espazioa da, adin-tarte horretara egokitutako programazioz osatu dena:

Feminismoan murgiltzen! Nondik gatoz eta zertaz ari gara hitz egiten?

Feminismoaren historia ezagutzeko hiru orduko tailerra. Tailerra Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkarteko kideek gidatuko dute.

Noiz: Urriaren 16an, larunbata, 10:00etatik 13:00tara; euskaraz.

Izena emateko azken eguna: urriak 13.

Pankarta bisualak egiteko sormen tailerra.

Pankartak edo kanpaina erakargarriagoak sortzeko tresnak ezagutzeko tailerra da, Izaro Mariezkurrena, ilustratzaile eta disenatzaile grafikoak gidatuta.

Noiz: Azaroaren 1ean, astelehena, 10:00etatik 14:00tara eta 15:00tatik 19:00tara; euskaraz.

Izena emateko azken eguna: urriak 27.

Autodefentsa feminista.

Erasoen aurrean nola jokatu dezakegun eta indarkeria motei eta aurre egiteko moduei buruzko tailerra. Tailerra Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkarteko kideek gidatuko dute.

Noiz: Azaroaren 13an, larunbata, 10:00etatik 13:00tara eta 15:00etatik 18:00tara; euskaraz.

Izena emateko azken eguna: azaroak 10

Jolastu dezagun! Plazeraren bila!

Plazerari buruzko saioa, jostailu sexualak ezagutzeko aukera.

Tailerra Lahia 3.0 sexologia eta hezkidetza elkarteko kideek gidatuko dute.

Noiz: Abenduaren 4an, larunbata, 10:00etatik 13:00tara; euskaraz.

Izena emateko azken eguna: abenduak 1

Izena emateko bideak hauek dira:

Presentzialki: Emakumeen Etxean (Txirrita parkea) bertan:

9:00-13:00 Astelehen eta ostiralak

16:00-20:00 Astearte, asteazken eta ostegunak

Email bidez: emakumeenetxea@errenteria.eus edo eskolafeminista@errenteria.eus edo telefonoz 943 449 630.