Errenteriako Udal Gobernu Taldeak 2022rako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du

Ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Maite Gartzia, alkateordea.

• Pandemia testuingurura eta gaur egun bizi dugun errealitatera egokitzen den KPIaren azpitik dagoen %1,5a aplikatzea proposatzen da

• 2022rako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du udal gobernu taldeak ostiral honetan. KPIaren igoera atipikoa alde batera utzi eta egonkortzat jotzen den 1,5a aplikatzea proposatu da. Pandemia testuingurura eta gaur egungo errealitatera egokitutako proposamena da eta helburu nagusi gisa udal zerbitzuei eutsi eta politika publiko eraginkor eta sozialak bideratzea.

• Honekin batera, fiskalitate justuago bat eta progresibitatea iparrorratz izango dituen plantamendua aurrera doa eta 2022ko lehen hiruhileko ordenantza modifikazioan, 2022-2023 kurtsoari begirako udal zerbitzu desberdinetan, progresibitatean oinarritutako planteamendua proposatuko duela aurreratu du Udal Gobernu Taldeak.

Udazkenarekin, “zerga politika arautzeko” garaia da Errenteriako Udalarentzat. Urriaren 26an izango den udalbatzarrera eramango du gaia udal gobernu taldeak hasierako onarpenerako. Alegazio epea dator gero eta urte amaieran behin betiko onartuko dituzte. Ondoren, 2022ko lehen hiruhilekoan 2022-2023 kurtsoari dagozkion udal zerbitzu desberdinen prezio publikoen proposamena onartuko du. Kasu honetan, Errenteriako herritarren diru sarreretara egokitutako eta progresibitatean oinarritutako proposamena aurkeztuko da.

Proposamena 2022

Igoera kezkagarria ari da jasaten argindarraren faktura. Honek eragin zuzena du urteko kontsumo prezioen bataz besteko kalkuluan. Ondorioz, Udal Gobernu Taldeak erabaki du, %4aren bueltan egongo den KPIaren igoera atipikoa dela onartuaz, egonkortzat jotzen duen 1,5eko KPIa planteatzea. Alde batetik, zerbitzu publikoei eutsi ahal izateko 1,5eko igoera orokor bat eta bestetik krisiaren ondorioz galerak izan dituztenei edo eta orohar baliabide gutxien dutenei begirako hobari proposamen sorta zabal bat planteatzea.

Ostiral goiz honetan aurkeztu zaie oposizioko taldeei jarraian aurkezten den proposamen sorta.

1,5eko igoera orokorra. Bestelako igoerak, kongelazioa edo hobariak kasu hauetan:

1.- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

-Aprobetxamendu termiko edo elektrikoen gaineko hobaria zehaztu eta egokitu

-%95eko hobaria landa eremuko ondasunetan, titularrak landa kooperatibak direnean

2.JEZ

Gure herriaren zonifikazioa martxan jarri eta gune industrial gisa identifikatutako guneetako IAE tasa %1etik %1,20ra igo.

-Aurreko urtean jarduera ekonomikoa negatiboan bukatu duten jarduerei %50eko hobaria.

-Jarduera ekonomikoen baitan lan kontratu mugagbeak egiteagatik eskaintzen diren hobariak handitzea emakumeak, gazteak eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonak kontratatzeagatik.

Lan-kontratu mugagabea duten langileen kopurua handitzea / Incrementar el número de trabajadores con contrato laboral indefinido

Hobaria (%) / Bonificación (%)

Kontratuen %60 edo gehiago emakumeentzat (Hobaria %) / 60% o más de contratos para mujeres (Bonificación %)

Kontratuen %30 edo gehiago 30 urte baino gazteagoentzat edo lan
merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzat (Hobaria %) / 30% o más de contratos para menores de 30 años o colectivos con dificultades de inserción en el mercado laboral (Bonificación %)

%0,1etik %5era

Del 0,1% al 5%

%10

%15

%15

%5,01-%10

Del 5,01% al 10%

%20

%25

%25

%15,01-%20

Del 15,01 al 20%

%40

%45

%45

3.- Tasa: hondakinen bilketa eta ezabaketa zerbitzua.

– Ostaleritza eta merkataritzaren kasuan izoztea

– %35etik %40 igoera autokonpostajearen tasaren hobarian

4.- Udalaren lokal publikoak erabiltzeagatiko prezio publikoa % 15 eta % 20 arteko igoera lokalen erabileran, Kultura Sailak egindako proposamenean adierazitako zehaztapenekin, ekimen edo asmo pribatuetarako lagapenetan.

Paragrafo berri bat gehitu da, lokal publikoen erabileran erlijio-erritoak edo -zeremoniak egiteko salbuespenik ez aplikatzeari buruzkoa, ez eta, edukiagatik edo erabilitako sinbologiagatik, existitzen diren kulturen batekin identifika daitezkeen jarduerei buruzkoa ere.

2022-2023 ikasturteari begira, udal zerbitzuen eskaintza

2022 urtean egingo den lehen ordenantza modifikazioan Errenteriako herritarren errentara egokitutako hobari politika planteatuko da. Kasu honetan ikasturte logika duten Udal zerbitzuen eskaintzei eragingo die nagusiki.
Dagoeneko progresibitatearen logika Herri Arte Eskolako tasetan txertatua dute eta hau unibertsalizatuko dute gainontzeko udal zerbitzuei begira. Orokortzeaz gain, gure herriko herritarren errenten azterketan oinarrituko dira hobari hauek.