Okindegietan euskaraz aritzeak saria izan dezake

Aurten ere Oarsoaldeko Euskara Batzordeak abian jarri du ‘Atera mamia euskarari!’ kanpaina euskarari bultzada egiteko.

Hortaz, okindegietan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko zaizkie. Bezeroak bere izena eta telefonoa jarri eta boleto horiek okindegi horretan jarritako kutxatxoan sartuko ditu. Azaroaren 5ean, eskualdeko herri bakoitzean boleto saridun bat aterako da eta hilabeteko ogia irabaziko du boletoa entregatu zuen bezeroak.

Epea urriaren 15ean zabalduko da eta azaroaren 2ra arte sartu ahal izango dira boletoak kutxatxoetan.