Astelehenetik aurrera trafikoan aldaketak egongo dira Galtzaraborda etorbidean

Esnabide etxebizitza berrien lanek eragina izango dute Galtzaraborda etorbideko trafikoan datorren astelehenetik aurrera:

– Beraungo Igerilekuetako autobus geltokia ezingo da erabili. U5 eta U6 hiri-lineak biribilgunean geratuko dira. E5, E15 eta E75 hiriarteko lineak anbulatorioaren ondoko geltokian geldituko dira.

– Bi noranzkoetan zikulazioa bermatzeko, aparkaleku-plazak kendu egingo dira. Erreietako bat okupatu behar badute, une jakinetan seinalistak egongo dira txandakako zirkulazioa antolatzeko.

Urriaren 18an, astelehenean, hasiko dira lanak eta bi hilabete irautea aurreikusten da.