Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatzen du. Hona hemen urriko jarduera, urriaren 16an ospatzen den Elikaduraren Munduko Egunari lotuta: Artoak elikaduran izan duen garrantzia ezagutu, ale ezberdinak ikusi eta eskuak irinetan sartuta, taloa egiteko orea prestatzeko tailerra.
Publiko orori zuzenduta egongo da, eta tailerra goizez egiteaz gain, errota martxan ikusteko aukera egongo da.
Aldez arretik izena eman beharra dago:
• turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
• galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264