Soinu Erresilientea ekimena Lekuona Fabrikan izango da eta parte hartzera gonbidatu ditu errenteriarrak

Artearen eta sormenaren eskutik eta ingurugiroaren alde munduan zehar ibili ondoren, Gipuzkoara itzuliko da Soinu Erresilientea ekimena.

Urte hauetan, elkarlanean sortutako arte-piezez gain, hiritar-teknologiak garatu dituzte, musikaren bidez natura  integratzeko eta internet bidez irratia balitz bezala entzuteko.

Erdialdeko Amerikan egindako arte- eta teknologia-laborategietan parte hartu duten hainbat pertsona gonbidatu dituzte, zer eta nola egin duten azal dezaten. Oarsoaldeko talde batek ere lagunduko die laborategi batean, lehenengo “Hazien Soinua” sortzeko; Lekuona Fabrikan biziko den instalazioa.

Prestakuntzarako saioak, ideiak sortzeko topaketa eta eraikuntza saioak egingo dira. Topaketan parte hartu nahi edota prestakuntza zein eraikuntza saioetara joan nahi dutenentzako deialdia ireki dute. Informazio guztia eta parte hartzeko eskaera erregistratzeko esteka daude dokumentu honetan.