Hegaztiak behatzen ikasteko hastapen tailerra antolatu dute larunbaterako

Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Saila eta Errenteriako Udala udalerriko hegazti-fauna ikertzen ari dira. Proiektu honen helburuetako bat gizartea hegazti-faunaren ezagutzan eta kontserbazioa inplikatzea da. Hori dela eta, hegaztiak behatzen ikasteko hastapen tailerra antolatu dute larunbaterako, urriak 30, Errenterian.

Hegaztiekiko interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Gure inguruko espezieak eta biodibertsitatea hobeto ezagutuko dira jardunaldia honetan. Gainera, Ornitho Euskadi herritar zientziarako atariaren funtzionamenduari, erabilera eta aplikazioei buruz hitz egingo da.

Data: larunbata, urriak 30.

Lekua: Arramendi Parkea. Geralekua: Gaztetxulo Errotonda.

Ordutegia: Bi talde: 10:00 gaztelaniaz; 11:30 euskeraz.

Prezioa: Doako jarduera. Aldez aurretik izen- ematea. Aforo mugatua.

Informazioa eskuratzeko eta jardueratan izena emateko ondorengo e-posta eta telefonoak erabil daitezke:

• Izen-ematea: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi/ edo 943466142 telefonoan