Hamargarrenez ospatuko dute Otxote Topaketa igandean

 

Igandean, hilak 31, X. Errenteria Hiria Otxote Topaketa izango da, Niessen elkarteak antolatuta. Bertan bost otxote ariko dira kantuan: Bilboko Jatorki, Donostiako Ozenki, Errenteriako Karnaba, Donostiako Easo eta Baionako Enara izango dira talde parte-hartzaileak.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute ahalegin berezia egin dutela emakumezkoen otxoeen parte hartzea bermatzeko eta aurten Jatorki eta Enara izango direla haien ordezkari.

Topaketa eguerdian hasiko da, Maria Magdalenaren basilikan eskainiko duten kontzertuarekin. Bertan otxote bakoitzak 4 abesti eskainiko ditu eta sarrera doakoa izango da.

Ondoren, 13:30ean tabernaz taberna ibilbidea egingo dute trikitixa doinuekin lagunduta. Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Lekuona Fabrikako Kantina izango dira taberna horiek.

Niessen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie topaketaren antolaketarako kolaboratzaile izan direnei.