Errenteriako zaintzen antolaketa birpentsatzeko lan-saioa egongo da larunbatean Emakumeen Etxean

III. Berdintasun Plana egiteko prozesuan, eta Ekonomiak eta gizarte antolakuntza eraldatzea, eskubideak bermatzeko ardatzean ekarpenak egiteko, lan-saioa antolatu da azaroaren 6an, 10:00etatik 13:00etara, Emakumeen Etxean.

Maiatzean, Zaintzak saretzen izeneko prozesua martxan jarri zen, II Berdintasun Planaren Bizimodu eramangarria erdigunean jartzea ardatzaren ebaluaziorako lanak egiteko eta III. Planaren Ekonomiak eta gizarte antolakuntza eraldatzea, eskubideak bermatzeko ardatzaren helburuak eta ekintzak zehazteko.

Ibilbide honetan eragile desberdinekin elkarlanean Udalerriko errealitatearen azterketa landu da eta momentu honetan, prozesuko bigarren faseari ekin zaio. Horregatik, Errenteriako zaintzen antolaketa birpentsatzeko helburuarekin beste herrietan martxan dauden ekimenak eta jardunbide egokiak ezagutzeko lan-saioa antolatu da.

Jardunaldiak bi zati izango ditu. Lehenegoa 10:00etan hasiko da eta beste herrietan martxan dauden ekimenak ezagutzeko aukera egongo da. Zehazki, Beterri Buruntzaldeako zaintza erregimenaren ekintzarako proposamena aurkeztuko du Miren Arangurenek; Balentziako “Ciutat Ciudadora” ekimenean Las Naves zentroaren esperientzia azalduko du Sara Verduk; eta Madrileko Ciudad de los Cuidados ekimenean parte hartu duen eragile batek haien esperientzia azalduko du. Bigarren zatian, aldiz, 12:00etan, hausnarketarako eta Errenterian garatu nahi diren proposamenak egiteko tartea izango da.

Jardunaldian parte-hartzeko izena eman beharko da formulario honetan, zaintzaksaretzen@gmail.com emailera idatziz edo 617 690 879 telefonora deituz.