Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan

Azaroaren 14an, igandea, Behobia-Donostia 2021 lasterketa dela eta, trafiko-neurri batzuk ezarriko dira, udalerriko eremu zabal bati eragingo diotenak:

1) Azaroaren 14an, igandea, 08:15etik 14:30era, Nafarroa etorbide osoa itxi egingo da ibilgailuentzat.

2) Nafarroan hiribidean, Santa Klara eta Galizia biribilguneen arteko zatian, ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Aldiz, Nafarroa hiribidearen gainontzeko lekuetan ibilgailuak aparkatuta egon ahal izango dira, baina ezin izango dira aparkalekutik mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean (azaroaren 14an, igandea, 08:15etik 14:30era).

3) Autoentzako aparkaleku bat jarriko da azaroaren 13ko 18:00etatik azaroaren 14ko 18:00etara Touring etorbideko tenis-pistan eta beste bat Papresaren aparkalekuan.

4) Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdialdea, Etxe Berriak, Olibet eta Iztieta auzoetan karreraren igarotzeak gradu desberdinak eragingo ditu.

Lartzabal eta Fanderiako bizilagunak

Gi-2132 errepidetik irten ahal izango da auzotik:

• Oiartzunerako noranzkoan, GI-2134 errepidetik.

• AP8tik: Donostia, Irun, Frantzia, Hernani, etab.

• Hernani GI-2132 errepidetik.

• Errenteria aldera: Jorge Oteiza, Egiburu Berri, Pontikan barrena.

• Touring etorbidetik Santa Klarako biribilgunerako sarbidea ezingo da Garcia Lorca kaletik egin. Aukera gisa, Jorge Oteizaren bidetik jo ahal izango da Agustinak auzotik, eta Matxainetik jaitsi.

Gabierrotako bizilagunak

Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez.

Salbuespenak:

• Motozikleta, ziklomotore eta bizikletak Fanderiako auzoa komunikatzen duten bi zubiak erabili ahal izango dituzte.

• Mugikortasun murriztua duten pertsonak (aniztasun funtzionala duten pertsonak eta abar): baimena emango zaie Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, Komisariaren aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.

Hirigune Historikoko eta Erdialdeko bizilagunak

• Hirigune Historikora Agustinak auzotik edo Erdigunetik sartu beharko da (Pontika, Alaberga-Korsario Ikuza, etab.).

• Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekuko eskailerak erabiliko dira.

• Garraio publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.

• Taxi-geltokia Nafarroa etorbidetik Biteri kaleko 21-31 zenbakietara aldatuko da.

• Fanderia auzorako sarbidea Tomas Lopez-Santa Klara biribilgunetik egingo da, biribilgunearen erdia zirkulaziorako erabiliz (beste erdia lasterketarako da).

• Fernandez de Landarko irteera trafikoarentzat itxita egongo da.

Iztietako bizilagunak

• Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da.

• Irun kalean Nafarroa hiribiderako sarbidea itxiko da.

• Auzotik ateratzeko Iztieta pasalekuan irteera bat prestatuko da Lezo aldera, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.

GARRAIO PUBLIKOA

Lasterketan parte hartuko dutenak:

• Irteera: 8:10ean (gutxi gorabehera), Iztieta eta Zumardiko geltokietatik.

Urbanoa

Igandean U7 eta U1 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:

• U7: U7 lineako hurrengo geltokiak ezabatuko dira: Galtzaraborda Kiroldegia, Nafarroa hiribidea (Niessen eta Zumardia), Touring etorbidea, Fanderia 17, Erramun Astibia 15 eta Resurrección María de Azkue.

• U11: Biteri 45eko geltokia kenduko da.

Hiriartekoa

Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.

• E05: Errenteriako bere ohiko ibilbidea mantentzen du. Donostiara joan nahi duten erdiguneko bidaiari guztiek, autobusa Aralar plazako geltokitik hartu ahal izango dute.

• E01, E02, E27: 08:15etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan): Arragua, Lartzabal, Gabierrota, Alameda, Iztieta, Kaputxinoak.

• Trafiko-mozketa baino lehen pasatuko diren azken autobusak:

E01: Donibanetik 8:03an irtengo da (trafikoa moztuta dagoen bitartean, Altamirako biribilgunean geldialdia egingo du, saihesbidera desbideratu aurretik; geldialdi hori egiten lehenak Donibanetik 8:33an eta 8:40an aterako dira. Maiztasuna 30 minuturo izango da).

E02: irteera 8:05ean Oiartzundik.

E27: irteerak 7:25ean