Datorren astean Kaputxinoak, Igantzi eta Gaztañoko auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz eta datorren astean Kaputxinoak, Igantzi eta Gaztañoren txanda izango da.

Kaputxinoetako batzarra astelehenean, azaroak 15ean izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Asteartean, azaroak 16, Igantziko bilera izango da, 18:30ean, auzo elkartean, Aizpea Otaegi alkatearen eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotzien partaidetzarekin.

Gaztañoko auzo batzarra asteazkenean, azaroak 17an, izango da, 18:30ean, Bukagaitz auzo elkartean, Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotziak bertan direla.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.