Oarsoaldeako Eskola Kirolaren datuak aurkeztu dituzte

  • Ikasleen parte hartzea %7,22a igo da 2018.urtetik hona, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola kirola egiten du, %55,95

Oarsoaldeko Eskola Kirolaren 2021-22 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte aste honetan  lau herrietako kirol zinegotziek –Maite Gartzia (Errenteria), Irlentz Ortega (Lezo), Enekoitz Markos (Oiartzun) eta Lore Suarez (Pasaia).

Oarsoaldeko lau udalok 20 urtetik gora daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean.

Eskola Kirolak handitzen jarraitzen du. Aurten ere eskualdeko eskola kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago.

• Ikasleen % 55,95k egiten du eskola kirola aurten (2018.urtean %48,73k). 8 eta 12 urte arteko 1.432 ikaslek egiten dute eskola kirola Oarsoaldean. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.559 dira guztira. Honek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia, ikasleen ia erdiak egiten baitu eskola kirola eskualdean.

Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.

• 145 talde guztira (iaz 134): 70 talde Errenterian, 28 Oiartzunen, 35 Pasaian, eta 12 Lezon.

• 68 entrenatzaile arduratzen dira 145 talde horien saioak gidatzeaz, 26 emakumezko eta 42 gizonezko.

• Nesken parte hartzea gorantz doa urtez urte, poliki bada ere. Eskola kiroleko parte-hartzaileen % 34,70k emakumeak dira (2018.urtean %33,92ak parte hartzen zuen), eta % 65,29 gizonezkoak dira (2018.urtean %62,09ak parte hartzen zuen).

• Eskola kirola jarduera %100 euskaraz egiten da gaur egun, urteotan guztiotan egin den lanari esker entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira gaur egun.