Futbol txapelketa antolatu dute kirolaren bitartez bazterketa egoeran dauden gazteen arteko elkarbizitza sustatzeko proiektuaren barnean

Jatorkin Al-Nahda elkarteak Errenteriako Udalarekin elkarlanean futbol txapelketa antolatu du, kirolaren bitartez bazterketa egoeran dauden gazteen arteko elkarbizitza sustatzeko proiektuaren barnean.

Udaran Tolosako udalerrian antolatutako txapelketak izandako arrakasta medio erabaki du aipatu elkarteak beste lehiaketa bat antolatzea.

Txapelketa azaroaren 20, 21 eta 27an egingo da Fanderiako Futbol Zelaian, eta finala abenduaren 4an izango da. Iada ez dago plazarik txapelketan parte-hartzeko, egun gutxitan gazte askok eman baitute izena. Guztira zortzi taldek hartuko dute parte, Errenteria eta Donostiakoak denak. Aldiz, ikusle gisa bertara hurbiltzeko aukera izango du nahi duen orok.

Hona partiden ordutegiak:

Azaroak 20: 16:00etan lehenengo partida, 18:00etan bigarrena.

Azaroak 21: 10:00etan lehenengo partida, 12:00etan bigarrena.

Azaroak 27 (semifinalak): 16:00etan lehenengon partida, 18:00etan bigarrena.

Abenduak 4 (finala): 18:00etan.