Errenteriako Azoka bisitatu dute alkateak eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak

Gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Garapen Ekonomikorako zinegotziak Errenteriako Azoka bisitatu dute, Niessen merkatalgunean, Errenkoaldeko lehendakari Maika Martin eta Nekane Agirrezabala elkarteko teknikariarekin batera. Maixabel Alfonso, Mari Carmen Chanca eta Lupe Buenavida, merkatuko hiru postutako jabeak, anfitrioi lanetan aritu dira, postu guztiak erakutsiz eta merkatariak eta udal arduradunak auzkeztuz.

Bisitan, elikadura-postu desberdinetako jabeek kezkak eta inpresioak partekatu dituzte alkatearekin eta Garapen Ekonomikorako zinegotziarekin.

Argazki-galeria: