58,1 miloi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Udal Gobernu Taldeak 2022rako, aurtengoa baina %5 handiagoa

• Nagusiki Foru Funtsa berreskuratzeak 2021eko aurrekontuarekiko %5eko igoera dakar

• Arlo estrategiko guztien gastu programek gora egin dute

• Inbertsioetan inoiz baina apustu sendoagoa, %70aren igoera batekin

• Zuhurtziaz jokatzeak, azken urteetan udalaren zorra kitatzen segitzeko parada eskaini dio Udalari. 2018an zuen zorra 13,7 miloi eurokoa zen eta 2022ko aurrekontua 9,7 miloiko zorrarekin abiatuko du. Ondorioz, zorra txikitu eta aurrekontua handitzen doa azken urteotan

• Udalak oraindik pandemiak sortu dituen behar bereziei erantzuten jarraituko badu ere, aurrekontu hauek agintaldi planaren garapen osoa ahalbidetuko dute

 

2020

2021

2022

55,403,100.00 euro

55,171,884.00 euro

58,134,300.0

%2,63

%-0,06

%4,99

Aurrekariak

Pandemia egoera zail honetan 2022ko aurrekontuak salto bat emateko aukera eskainiko dio Udalari. Aurrekontu ikuspuntu batetik egoera zail batetik gatoz eta 2022ak salto kualitatibo positiboa dakar. Aurrekontuaren %5eko igoerari esker herritarrekin hartutako konpromisoei tinko erantzuteko gai izango da Udala.

2020 urtean, martxoan hain zuzen ere, COVID-19a gurera etortzearekin batera, urte hartako sarrera-aurrekontuaren exekuzioa ez zen aurreikusitakoa izan, naguski, Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren (UFFF) likidazioak izan zuen 3 milioi euroko jaitsierarengatik. 2022ari begira, aldiz, 3 miloi horiek berreskuratzearekin batera 1,5 miloi euro gehiago jasoko ditu kontzeptu honetan.

2021 urtean aurrekontuak luzatu ondoren hauen onarpena apirileko Udalbatzan gauzatu zen. Orduan bazuen Udalak 2020ko kontuen itxierari buruzko informazioa. Oraingoan ezin du informazio hau eman, 2022ko martxora itxoin beharko du, baina Udalaren zorpetze mailaren inguruan bai hitzegin dezakeela.

2021ean zorpetzeko urtea zela ulertu zuten udal arduradunek eta 4,7 miloi euroko mailegua eskatzea aurreikusi zuten. Politika publikoak egiteko zorpetzeko unea zela ulertzen bazuten ere, jardunean beti erantzunkidetasunez eta prudentziaz jokatzen du Udalak. Honekin batera, 2021ean foru funtsetik hasieran aurreikusitakoa baina 3 miloi euro gehiago jaso ditu. Ondorioz ez du mailegurik eskatzeko beharrik izan. 2018-2021 urteen aurrekontu eta zorpetze datuei erreparatzen badiegu aurrekontua handitu ahala, zorra txikitzen joan da.

2022ko aurrekontuaren ezaugarriak:

Sail bakoitzaren igoera edo jaitsiera 2021eko aurrekontuarekiko:

Nabarmentzekoak:

-Langileen soldata igoera aurreikusten du aurrekontu honek.

-Garapen ekonomikoan tokiko jarduera ekonomikoa sustatzeko polkitiken partidak 500.000 eurotan mantentzen dira.

-Hirigintzako proiektu nagusiak hauek lirateke: Pontikako garajeentzak 1.400.000 euro, Markolako estalpea 500.000 euro, Agustinetako Lanbide Sortzaileen poloa 960.000 euro, Aita Donostia kaleko igogailua 455.000 euro, Jubilatu egoitzetako obrak 200.000 euro, Fanderiako frontoiaren lurzorua konpontzeko 50.000 euro.

Bestalde hainbat proiekturen idazketarako partidak aurreikusi dira.

-Ingurumenean LED argiteria udal eraikin eta kale argiztapenean 190.000 euro eta garajeetan elektrizitate puntuak jartzeko 150.000 euro.

– Kulturan Lekuona kontsolidatzeko egitasmoak jaso dira eta jaietako programaziorako partidak berreskuratu.

-Gazterian Etxebizitza komunitarioa indartzeko partida handitzearekin batera gazte foroa sortzeko partida bat sortu da.

– Hezkuntzan eskola desberdinetako urteurrenak diruz laguntzearekin batera hezkuntza jardueren partida igo egin da eta ‘Ongi etorri eskolara’ programa martxan jartzeko partida sortu.

-Gizarte Zerbitzuen aldeko apustua mantentzen da. Ohiko programetan igoera, bereziki, Belabaratzen kudeaketarako.Bestalde, Jubilatuen jarduerak sustatzeko dirulaguntza bere osotasunean berreskuratu da.

-Hiri Mantenuan kontsumoetan kontentzio-ariketa garrantzitsua egitearekin batera Gabierrota pasealekua konpontzeko 372.000 euro aurreikusi dira.

-Udal Hizkuntza Politikan Euskaraldia eta Badalab dira partida berriak.

-Aniztasunean %0,7ra salto egin du Udalak garapenerako lankidetzan, agintaldi hasieran hartutako konpromisioari erantzunez.

Sail bakoitzaren pisu erlatiboa aurrekontu osoarekiko gastu programak eta arloko giza baliabideak kontutan hartuta:

Egutegia. Aurrekontuaren onarpenerako egutegia