
Errenteriako Udalak, herriko zenbait eragilerekin lankidetzan, euskararen eguneko egitarau bateratua antolatu du, aurten ere. Aurten Euskaraldiak atseden hartuko badu ere, euskarak ez du atsedenik eta euskaraz aritzeko une zein guneak jarri nahi izan ditu herritarren eskura, programazio eskaintza anitzaren bidez.
Egitaraua azaroa eta abenduan zehar luzatuko da eta doakoa izango da. Hala ere, aforoak zaintze aldera, https://sarrerak.errenteria.eus/ helbidean izena ematea beharrezkoa izango da ekintzetan parte hartzeko.
Egitarau bateratua:
19:00 Xenpelar Etxea
XXV Xenpelar saria.
Antolatzailea: Xenpelar Bertso eskola
Xenpelar Bertso eskolak Xenpelar sariak antolatzen ditu eta azaroan zehar sariketa honetako kanporaketak emango dira.
- Azaroak 26
19:00 Niessen kultur aretoa
Oarsoarrak Sariak
Antolatzailea: Oarsoaldeako euskara batzordea
Urtero euskararen inguruko praktika onak saritzen dira bailaran eta aurten Pello Jauregi, Kuadrillategiren sustatzailea eta Labore kooperatiba izan dira hautatuak.
- Azaroak 29
19:00, Lekuona fabrika
Herriko hizkuntzen mapa
Antolatzailea: Errenteriako Udala
Udalak Soziolinguistika klusterrari eskatutako lanaren aurkezpena, Belen Urangaren eskutik. Errenteriako hizkuntzen aniztasuna zein den eta herrian zehar nola banatzen den azalduko da, besteak beste.
- Azaroak 30
10:00 eta 16:00, Jose Luis Caso aretoa
Mintzodromoa
Antolatzailea: Lau Haizetara
AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleak bilduko dira euskara praktikatzeko. Euskaltegietako ikasleez gain nahi duen herritar oro gonbidatuta dago saio hauetara.
- Azaroak 30
19:30, Niessen zinemak
‘Paperezko hegoak’ dokumentala
Antolatzailea: Oz Zinema
Bertan Egunkariaren itxieraren inguruko informazio zabala eskainiko.
“Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazioa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra?”
- Abenduak 1
19:00 Xenpelar etxea
Hitzaldia: ‘Zeinek esango zigun’
Antolatzailea: Errenteriako Udala
Beatriz Gallego antropologoak Bilduma herri aldizkarirako egin duen lana aurkeztuko du. Lan hau, Beatrizek hasierako gau eskoletatik hasi eta 1985 bitartean euskara ikasten eta irakasten aritu zen jendearekin hitz egin ondoren egindako lana da.
- Abenduak 2
9:00 Lekuona fabrika
‘Bihotz handiegia’ Liburuaren irakurraldi jarraitua
Antolatzailea: Errenteriako Udala
Goizeko 9:00etan hasita, eguerdira arte Eider Rodriguezen liburu honen irakurraldi jarraitua egingo da. Hiritar guztiak gonbidatuak daude jarduera honetara, nahi duen orok izena eman dezale euskara@errenteria.eus azaroaren 26 a bitartean.
- Abenduak 2
18:00 Lekuona fabrika
BADALAB
THE FUTURE GAME, Bihar zer? #denbora-bidaia
‘The Future Game, bihar zer?’ gazteen artean egindako etorkizunari buruzko makro-inkesta da. 10.000 gazte baino gehiagoren parte-hartzea lortu ondoren, ‘2050 Esperientzia’ martxan da, non 100 gazte 4 astez elkarlanean dabiltzan.
#denbora-bidaia gazteen arteko topaketa irekia da. Abenduaren 2an, Lekuonan, etorkizunari buruz ikuspegiak elkar trukatu eta 2050ko kuadrillak nolakoak izan daitezkeen irudikatuko dugu. Lagun talde askotarikoagoak? Botiloi jasangarriagoa? Harreman, hizkuntza eta identitate fluidoagoak? NOLA?
- Abenduak 4, 12:00
Kantujira Udal Txistularien Bandaren laguntzarekin.
Antolatzailea: Lau Haizetara eta Errenteriako Udala
Kantujiraren ohiko bidea:
– Herriko plaza
– Biteri kalea (Paki denda aurrean)
– Xabier Olaskoaga plaza.- Foru plaza
– Herriko plaza
Euria egingo balu Xabier Olaskoaga plazaren aterpean.
- 20:00 Lekuona fabrika
Kontzertua: Kai Nakai eta Skakeitan
- Abenduak 3: Euskararaen Eguna
Euskararen egunean bertan zenbait ekimen antolatu dira.
- 18:00 Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikinaren jolas-tokian
Familia Jolasean egitasmoa
Familian jolasteko saio berezia. (LH6 arteko haurrei eta horien gurasoei zuzendua).
- 18:00 Foru plazan
Kuadrillategi egitasmoa
Aurpegien margoketa eta karaokea.
(Haur eta nerabeentzat)
- 18:00 Xabier Olaskoaga plaza
Herri Arte Eskola kantuz jalgi plazara
Arte eskolak euskal kanta tradizionalak abestuko ditu musikaren laguntzaz
- 19:00 Niessen kultur aretoa
Bertso saio literarioa
Gai jartzailea Oier Gillan izango da eta bertsolariak Julio Soto eta Alaia Martin.
- Lur Korta ipuin kontalaria
17:30 3-5 urteko haurrentzat
18:20 6-8 urteko haurrentzat
Lekuona fabrikan egingo du ipuin kontaketa
Ikastetxe eta euskaltegiekin egitaraua
Herritarrei irekia den egitarau horretaz gain, ikastetxeekin zein euskaltegiekin zenbait ekimen programatu dira:
- Azaroak 15 eta 17
Baga biga
Ikastetxeetan DBH 3ko ikasleei zuzenduta Baga biga saioak emango dira Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikarien eskutik. Saio hauetan euskal musikagintzaren historia kontatuko diete gazteei eta zenbait abestirekin lagunduko dute saioa.
- Azaroak 15, 16, 17, eta 18
Gure gazteak itzultzaile handiak.
Herriko neska-mutilek hizkuntzen inguruan hausnar dezaten eta harekin jolas egin dezaten. Izan ere, itzulpengintzara hurbiltzea du helburu tailerrak: zer den, nork egiten dituen, nola… Patxi Zubizarreta eta Fernando Rey izango dira saio hauen gidari.
- Azaroak 16, 10:00
Nora
Azaroaren 16an Lara Izagirreren filma emango dute euskaltegietako ikasleei zuzendua.