Datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiako auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz eta datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiaren txanda izango da.

Galtzarabordako auzo batzarra astelehenean izango da, azaroak 29, 18:30ean, Parke kalea, 22, atzealdean (“Orotarik” ondoan). Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotziek parte hartuko dute.

Fanderiako batzarra asteazkenean, abenduaren 1ean izango da, 18:30ean, Erdiko-Erreka Auzo Elkartean, Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Xabier Sanchez zinegotziak bertan direla.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.