Datorren asteartean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Datorren asteartean, hilak 20, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzek aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2021eko urriaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. (2021IUBA0009)

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2710 zk.tik 2916 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Aurreko ekitaldietako sarreren bajak. (2021QPOL0026)

4. EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa, Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzkoa (IGPG).(2021IMOZ0013)

5. Galdera Eskariak.