‘Chiusi alla luce’ film laburrak eskuratu du XXVI. Errenteria Film Laburren Jaialdiko sari nagusia

Nicola Piovesan zuzendari italiarraren ‘Chiusi alla luce’’ film laburrak jaso du XXVI. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe Sari Nagusia. Hala jakinarazi zuten atzo, azaroak 28, Niessen Kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian.

Hau eta baita gainontzeko 4 sarien berri ere, Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin zuten bertaratutakoek.  Hala, lau eguneko jaialdiari amaiera eman zitzaion.

XXVI. Film Laburren jaialdiko sariak:

  • Ion Arretxe Saria Nagusia: CHIUSI ALLA LUCE. Nicola Piovesan
  • Aipamen berezia: YO. Begoña Arostegui
  • Euskarazko Film Labur Onena: TRUMOIAK. Iker Maguregi
  • Publikoaren Saria: ANTES DE LA ERUPCIÓN. Roberto Pérez Toledo
  • Epaimahai Gaztearen Saria: VOLVEMOS EN 5 MINUTOS (Spots paralelos). Felipe Garrido Archanco