Cristobal Gamon ikastetxeko patioaren estalkia egiteko obra bisitatu dute alkateak eta Hirigintzako zinegotziak

Cristobal Gamon ikastetxeko patioetako bat estaliko duen egitura eraikitzeko lanak hasi dira eta gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak obra-bisita egin dute. Bertan, obraren arduradunak eta udal arkitekto batek lanen egoeraren berri eman diete.

Patio hori estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol-jarduerak eta beste edozein ekitaldi garatzeko, eguraldia txarra izan arren. Gainera, gainontzeko bizilagunek ere espazio hori erabili ahal izango dute eskola-orduetatik kanpo.