Errenteriako Ingurumeneko Aholku-kontseilua bihar elkartuko da

IAKren urteko laugarren bilera izango da asteazken honetakoa (abenduak 1) eta, besteak beste, Ingurumen Saileko 2022eko aurrekontuaren zirriborroa aurkeztuko ditu Udalak bertan. Kontseilukideak 18:00etan elkartuko dira Reina Aretoan.

Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza-organoa da. Oinarritzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak bai herritarren proposamenak txertatuz, udal-eskumenetan hiritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura- eta hiri-inguruneei dagokienean. Era berean, udalaz gaindiko ingurumen-plan eta -jarduerak ikertzeko ardura du.