Zetazen eta Green Valley Errenterian egingo den Gipuzkoan Gazte Tour programaren azken saioko kartelburu izango dira

Xabier Sanchez, Gazteria zinegotzia, eta Isaac Palencia, Gazteriako foru zuzendaria

Arrasate, Zumarraga, Andoain eta Hondarribiko jardunaldien arrakastaren eta Eibarren egitekoa den saioaren ondoren, #GipuzkoanGazteTour2021 programak azken ekitaldia izango du Errenterian abenduaren 19an.

Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak hainbat udalekin lankidetzan antolatzen duena.

Gaur goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Gazte Tour foru programaren azken jardunaldia. Errenterian izango da, abenduaren 19an, Lekuona Fabrikan. Isaac Palencia Gazteriako foru zuzendaria eta Xabier Sanchez, Errenteriako Gazteria zinegotzia, izan dira aurkezpenean.

Xabier Sanchez Gazteria zinegotziak azaldu duenez, ekimena antolatzeko lanetan hasi zirenean hainbat eszenatoki landu ziren, osasun-egoerare ezberdinetara egokitutakoak. Hori dela eta, kontzertua egungo egoerara egokituta dago eta 400 pertsona inguruk kontzertuaz eserita gozatu ahal izango dute, Lekuona Fabrikan horrelako beste kultur ekimenetan egiten den bezala.

“Gipuzkoan Gazte Tour” programaren aurtengo edizioak aurrera jarraitzen du. 2020an COVID-19aren pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten berriz abian jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak hainbat udalekin elkarlanean 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzako antolatutako aisialdi aktibo eta parte hartzaileko kultur zirkuitu hau.

Arrasate, Zumarraga eta Andoain eta Hondarribiko saioetan 2.000 gazte baino gehiagoren parte hartzearekin egindako saioen ondoren Errenterian egingo da Gipuzkoan Gazte Tour programako seigarren jardunaldia. Kartela askotarikoa da, eta aldez aurretik aztertu eta elkarbanatu da sare sozialen bidez, herriko gazteen gustuak bertatik bertara ezagutzeko. Saio bakoitzean lehen mailako artistak daude, masterclass berriak, eta baita herriko talentu gazteen erakustaldiak ere.

Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak azaldu duenez, «GipuzkoanGazteTour2021 programa iritsi da azken txanpara; abenduaren 19an izango du azken ekitaldia Errenterian; bertan, artista ezagunak eta herriko artistak uztartzen dituen egitaraua eskainiko da, horrela, udalerrian dugun talentua sustatzeko. #GipuzkoanGazteTour2021 programa arrakasta handia izaten ari da, 2.000 gaztek baino gehiagok hartu baitute parte lehenengo lau hitzorduetan, eta Errenteriako azken hitzorduan ere bide beretik joatea espero dugu».

Bestalde, Xabier Sanchez Gazteria zinegotziak azaldu duenez, ekimena antolatzeko lanetan hasi zirenean hainbat eszenatoki landu ziren, osasun-egoerare ezberdinetara egokitutakoak. Hori dela eta, kontzertua egungo egoerara egokituta dago eta 400 pertsona inguruk kontzertuaz eserita gozatu ahal izango dute, Lekuona Fabrikan horrelako beste kultur ekimenetan egiten den bezala.

MASTERCLASSa

Goizean zehar, gazteek graffity tailer interaktibo bat izango dute GKOren eskutik. Bertan, pintura teknikak azalduko zaizkie gazteei, nola sortu diseinu bat hutsetik hasita eta, azkenik, parte hartzaileek beraiek sortuko dituzten bi mural garatzeko erremateak. Bestetik, Dj Artie Escolar izango dugu, Gipuzkoako dj munduan aski ezaguna dena. Lehen urratsak Jaula de Grillos hip hop kolektiboan eta 100 % Gourmet Records proiektuan egin zituen. Euskal Herriko lokal, jaialdi eta hiri gehienetan zehar ibili izan da, eta behin baino gehiagotan parte hartu izan du Heineken Jazzaldian edo Madrilgo Siroco Aretoan. Brutal Dj lehiaketan ere parte hartu du.

Eguna: abenduaren 19
Ordua: 11:30
Sarrera doan.
Lekua: Agirre lehendakaria (LINO)

KONTZERTUAK

Eguna: abenduaren 19a
Lekua: Lekuona Kultur Fabrika
Sarrera: 3 euro – sarrerak.errenteria.eus
Ordua: 18:00etatik aurrera.

​TELONEROAK:

DANTZALL SOUND DJ

Oihan, ezizenez Dantzall Sound, hip-hop/reggae/dancehall Dj bat da. Musikaren munduan Selektah gisa hasi zen, hurbileko eraginengatik, batez ere Bad Sound System taldearen eraginez. “Reggae” festa batean parte hartu zuenetik argi eta garbi izan zuen hori zela gehien gustatzen zitzaion musika estiloa, eta, gainera, biniloak erabiltzen zituen bere saioetan, horrela askoz ere erosoago sentitzen baitzen.

LAINA

Ainara Rodríguezek (Laina) 2020an hasi zuen bere ibilbide musikala, orduan kaleratu baitzuen lehen singlea, “Origen” izenekoa. Hala ere, rap-arekiko zaletasuna 13 urte besterik ez zituenean sortu zitzaion; anaiak erakutsi zion eta SFDK, Violadores del Verso edo Nach bezalako artisten eragina izan zuen.

Lainak poesiaren bidea hartu zuen, eta arlo horretan garapen pertsonal eta profesional luzea izan ondoren, musikan murgildu zen. Besteak beste, Gata Cattana, Juancho Marqués, Piezas, Natos y Waor, Recycled J, Crema, Kase O eta beste hainbat artista izan ditu erreferentzia bizitzan zehar. Musika proiektuei dagokienez, estilo bat baino gehiago biltzen dituen disko bat presetatzen ari da, rap gordina motor nagusi duela.

ARTISTA NAGUSIAK:

ZETAZEN

Zetazen 1993an jaiotako Madrilgo artista musikala da. Bere abestiek melodia leun eta dotorea dute. Letrari, erritmoari, nota bakoitzari eta ahotsari esker, musika nahasketa egokia lortzen du entzulea liluratzeko, eta guztiok behar dugun ongizate eta lasaitasun dosia transmititzen du. Horrela, jendeak bere burua identifikatuta ikustea eta bere musika eguneroko ezinbestekoa bihurtzea lortzen du. Gai berean beste abesti batzuei egiten dituen aipamenek lotura berezia osatzen dute, eta jendeak asko balioesten du lotura hori. Zetazenen musika sendagarria da, ez du huts egiten, magia da eguneko edozein ordutan eta ez bakarrik 3:43etan. Bere abestiak plazaratzeko modu berezi horrek oihartzun handia izan du, eta horri esker, egunetik egunera artista ezagunagoa bihurtu da.

Hainbat elkarlan egin ondoren, hala nola “Correr, pero a dónde” Credens Clothing-ekin, “Cheque en blanco” (Waor-ekin), edo “Enemies” (Recycled J-rekin), bere kanalean ikus daitezkeen bideoklip eta single ugariz gain, Zetazenen lanak, azkenean, dagokion tokia lortuko du musika urbanoan.  Gaur egun, Zetazen-ek ”arimarako sendagaia” egiten jarraitzen du, bere abestietan esaten duten bezala.

GREEN VALLEY

Ander Valverde hazia da eta Green Valley landarea Abizenak taldearen izenak adierazten duena gogorarazten du: ibar berde eta oparoa, ingurune zoriontsua. 2004az geroztik Arabako eta Kataluniako sei musikari jo eta ke ari dira lanean, Reggae eta Dancehall-a hazten ari diren ekosistema musikal txiki hau kontserbatzeko. Green Valleyn, eszenaratze harrigarri batetik abiatuta, errebindikazio letrak eta mezu positiboak tartekatzen dira, zeinak ikusleak kutsatu eta kontzientziatzen baitituzte.

Lehen kontzertuetan arrakasta handia lortu zuten, eta, ondoren, Gasteiztik Bartzelonara abiatu ziren, beren musika agertoki berrietara eramateko eta, horrela, bere birak Espainia osora zabaltzeko. Hainbat urtetan lanketa metodikoan aritu ondoren, Reggae, Roots eta Dancehallez kargatutako lehen diskoa plazaratu zuten (2010), eta bertan nabaria zen abesti batzuek zuten sakontasuna: ‘Los sueños’, ‘Relaja’ edo la ‘Jungla’. Lehen agerraldi haietatik, taldearen bilakaera nabarmena izan da, eta kritika espezializatuaren arreta bereganatu du.

“La voz del pueblo” (2012) eta “Hijos de la tierra” (2014) lanekin, taldeak mugak ireki eta arrakasta handia lortu zuen Espainian zehar entzute handiko jaialdietan egindako biran, hala nola Viña Rock, Arenal Sound, Weekend Beach, Rotom Sunsplash, eta baita beste herrialde batzuetako jaialdi ezagunetan ere, esate baterako, Jamming Festival (Bogotá, Kolonbia) edo Reggae Live Festival (Mexico D.F.) delakoetan. 2015. urtearen bukaeran Argentinan eta Txilen egindako kontzertuek berretsi zuten arrakasta. ‘Ahora’ (2016ko martxoa) da taldeak eskaini digun estudioko lan berria. Disko itxurako udaberriko fruitua, mezuak taupadaka eta mugak irekitzen jarrai dezan lortuko duena. ‘Bajo la Piel’ (2019ko apirila).