Beraungo eta Pontikako auzo batzarrak datorren astean izango dira

Auzo batzarrak amaitzen ari dira eta, orain arte egindako hamahiru bileren ondoren, datorren astean Beraun eta Pontikaren txanda izango da.

Zehazki, Beraungo bilera astelehenean izango da, hilak 13an, 18:30ean, Ongi Etorri auzo elkartean.

Pontikari dagokionez, batzarra asteartean izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean.

Bi topaketetan Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Xabier Sanchez zinegotziak egongo dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.