Asteazkenean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Asteazkenean, hilak 15ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2021eko azaroaren 30ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta egoki bada, onartzea. (2021IUBA0011)

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2917 zk.tik 3174 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea. Alkatearen 2021/3079 zenbakidun dekretua, azaroaren 23koa. Badalab patzuergoan Errenteriako udalaren ordezkari titularra eta ordezkoaren izendapena.(2021ZHIT0009)

4. Hainbat sindikatu eta gizarte-erakundek aurkeztutako mozioa, EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak sinatua: Astigarraga-Lezo abiadura handiko merkantzientzako tartearen espedientea geldiarazteko eskaera. (20221IMOZ0014)

5. Proposamena: 2022. urterako Errenteria Musikal Udal Patronatuaren lanpostu zerrenda eta langile plantila onartzea.(2021RPOL0123)

6. Proposamena: 2022. urterako Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda onartzea.(2021RPOL0109)

7. Proposamena: 2022. urterako Errenteriako Udalaren langile plantila onartzea.(2021RPOL0110)

8. Proposamena: 2022. ekitaldirako Errenteriako Udalaren aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea. (2021SAUR001)

9. Proposamena: Errenteriako Udalaren kudeaketa materialerako gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, Euskal Poliziaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozesu bateratuak kudeatzeko. (2021RPOL0121)

10. Proposamena: Kirol-instalazioen zerbitzu publikoa kudeatzeko moduaren aldi baterako aldaketa baldintzatua/prebentiboa.

11. Galdera Eskariak.