Birziklapena eta biohondakinen gaikako bilketa sustatzeko udal informazio-kanpaina abiatu da

Hondakinen sorrera murrizteak eta edukiontzietan utzi aurretik ongi bereiztuta jasotzeak klimarako eta ingurumenerako duen garrantzia goraipatu behar da.

Udala edukiontzi marroiaren erabilera handitzeko kanpaina burutzen ari da. Horren baitan informazio-karpak jartzen ari da bederatzi auzo ezberdinetan, birziklapen edukiontzietan utzi aurretik, etxeko eta merkataritzako hondakinak modu egokian bereizteko beharra ezagutzera emanez.

Biohondakinek gure hondakinen % 40 eta % 50 artean suposatzen dute. Errenteriako gaikako bilketa-tasa aspaldian % 60ko portzentaje garrantzitsuan kokatu zen. Horregatik, Udalak herritarrak animatzen ditu beren hondakinak jatorrian gaika bereizten eta gauzak ondo egiten jarraitzeko, Ingurumenean dugun eragina gutxitzeko bidean jarraituz.